2024(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

🎭 UNIBERTSOAREN ANTZERKIA 🎭

 Kaixo lagunak!✋


Azken asteetan buru belarri aritu gara unibertsoaren inguruko sekretu guztiak ezagutzen; unibertsoaren sorrera, zortzi planetak, gure galaxia, sateliteak, izarrak, konstelazioak,...etb. Hau bai gauza erraldoia dena unibertsoa!! 🙈

Ikasitako guztia azaltzeko UNIBERTSOAREN ANTZERKI eder bat sortu dugu LH2ko lagunen artean. Ondoren gure ikastolako txikienak eta gure familiak gonbidatu ditugu ikuskizunera. 

Hementxe argazki batzuk!! 👀









LH2KO LAGUNAK





2024(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

IRUÑEKO PLANETARIORA IRTEERA 🔭🌗🌜🌍🌌

Kaixo lagunak!✋

Gelan unibertsoaren gaia lantzen ari garen honetan, Iruñeko Planetariora🔭 irteera egin dugu. 

Egun ederra pasa dugu, gauza berriak ikasiz eta lagun artean gozatuz!

Hona hemen argazki batzuk 📷








LH2KO LAGUNAK



2024(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

DBHKOEN LEGO AURKEZPENA

 Kaixo lagunak! 😃

Aste honetan DBHkoek sorpresa bat eman digute. Duela aste batzuk Lehenengo Lego Ligan parte hartu zuten proiektua aurkezteko proposamena egin digute. Poz-pozik jaso dugu gonbidapena eta erabat txundituta😱 geratu gara egin duten lanarekin! Bejondeizuela!! 👏 😊










LH2KO LAGUNAK

2024(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

💜MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN EGUNA 💜

 Kaixo lagunok! ✋

Pasa den ostiralean, martxoak 8, aldarrikapen eguna izan zen ikastolan. Behingoz emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunekin amaitzeko eta emakumeen eskubideak defendatzeko aldarrikapena egin genuen. 

Guretzako gertuko emakume erreferenteak diren pertsonen argazkiekin atondu dugu ikastolako borobila. Ondoren, pertsona hauei eskertza mezua ere oparitu genien. 

Haurra, heldua, gaztea,

alaba, amama, ama,

iloba, izeba, koinata,

amaginarreba, erraina.

Langile zoro adoretsua

sorgin indartsua,

pailazo umoretsua,

borrokalari bakezalea

laguna, kuttuna, emakumea

goimenditako haitz arteko

E G U Z K I L O R E A!! " 






Jarrai dezagun egunero mundua betaurreko morez begiratzen! 
Nahi duguna izateko eskubidea dugulako! 💜

LH2KO LAGUNAK


2024(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

BOGA-BOGA MARINELA!🐋

 Kaixo lagunak!😀

Azken asteetan LH2ko lagunak euskal balearen🐋 eta euskal arrantzaleen historian murgildu gara. Garai hartan gure kostaldean baleak arrantzatzen zituztela jakin dugu. Hala nola, balearen ehiza,  ondorengo partiketa eta salmenta nola egiten zuten ere ikasi dugu. 

Gaiari amaiera ezin hobea eman diogu Pasaiako Itsas Kultur Faktoriara irteera eginez. 







Benito Lertxundiren balearen bertsoak abestia ere gogoz abestu dugu aste hauetan: 



Hurrengora arte lagunak! Pozik bizi!😜


LH2KO LAGUNAK



2024(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

GURE TREN ULTRALASTERREAN BIDAIATU NAHI?🚂

KAIXO LAGUNAK! 😀

Gelan "Zer Susmo, Super?" ipuinaren📖 lanketa egiten ari gara. Oraingoan Super🐺 otsokumeei bere egunkari sekretua irakurtzen hasi da. Bertan, Dafne Banana🐒 tren ultralasterreko sukaldaria ezagutzeko aukera izan dugu. 

Txundituta geratu gara tren ultralasterraren abiadurarekin, ba al zenekiten egun batean Txinatik Santiagora iristen dela? Hau dela eta, zergatik ez osatu gure tren ultralasterra? Ideia proposatu bezain laster buru belarri jarri gara lanean! 

Guztira 34 bagoieko trena osatu dugu, denetarik dugu bertan: makina gela, gidaria, komunak, logelak, jolastokia, josteko gela, diskoteka, jangela, ileapaindegia, sukaldea, robotika gela,....

LH2KO TREN ULTRALASTERRA


Gustatu al zaizue gure tren ultralasterra? Nora bidaiatuko zenuke bertan? 

Zure ametsetako bidaia ezagutu nahi dugu, animatu eta idatzi iruzkinen atalean.  

LH2KO LAGUNAK


2024(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

ILUSIOZ GAINEZKA, HEMEN DIRA GABONAK 🎄

 KAIXO LAGUNAK!😀

Gabonen atarian ilusioz beteriko egunak bizi genituen ikastolan. Badakizue, garai honetan kaleak eta etxeak argiz💡 betetzen ditugu eta pixkanaka gabon usaina eta ilusioa nagusitu dire gure ikastolan.  🎄

Hementxe egun hauetan egin dugunaren laburpena. 

Gelakideen artean mezu 📩ezkutua prestatu genuen, lagunen mezu politak jasotzea baina gauza ederragorik ba al da? 😍







Ikastolaren erdigunean Olentzero eta Maridomingi euren estalpean izan genituen eta ez genuen aukerarik galdu bisita egin eta gure eskutitzak lehenbailehen emateko. 🎁


Gelaz gela ere eskaini genien gure bertsoa gainontzeko gelei. 



Aurten bereziki dotore apaindu genuen gure ikastola. Ikusi👀 al zenuten patioan sortu genuen 5 metroko zuhaitz🎄 erraldoia? Gutariko bakoitzak bolatxo bat zintzilikatu genuen bertan. Izugarri polita gelditu zen!


Gabonei behar bezelako hasiera emateko, ikastola guztiko ikasle eta irakasleak kantu🔍 eskean atera ginen herriko kale eta baserrietatik. 




Aurten zenbait abesti berri gehitu ditugu kantu eskeko errepertoriora. Baina bada guztietan gure gelan abesti kuttun bihurtu dena. Zein den entzun nahi? 👂👂





GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU
 LH2KO LAGUNAK!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

 LH2KO LAGUNAK