2024(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

DBHKOEN LEGO AURKEZPENA

 Kaixo lagunak! ๐Ÿ˜ƒ

Aste honetan DBHkoek sorpresa bat eman digute. Duela aste batzuk Lehenengo Lego Ligan parte hartu zuten proiektua aurkezteko proposamena egin digute. Poz-pozik jaso dugu gonbidapena eta erabat txundituta๐Ÿ˜ฑ geratu gara egin duten lanarekin! Bejondeizuela!! ๐Ÿ‘ ๐Ÿ˜Š










LH2KO LAGUNAK

2024(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

๐Ÿ’œMARTXOAK 8, EMAKUMEAREN EGUNA ๐Ÿ’œ

 Kaixo lagunok! ✋

Pasa den ostiralean, martxoak 8, aldarrikapen eguna izan zen ikastolan. Behingoz emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunekin amaitzeko eta emakumeen eskubideak defendatzeko aldarrikapena egin genuen. 

Guretzako gertuko emakume erreferenteak diren pertsonen argazkiekin atondu dugu ikastolako borobila. Ondoren, pertsona hauei eskertza mezua ere oparitu genien. 

Haurra, heldua, gaztea,

alaba, amama, ama,

iloba, izeba, koinata,

amaginarreba, erraina.

Langile zoro adoretsua

sorgin indartsua,

pailazo umoretsua,

borrokalari bakezalea

laguna, kuttuna, emakumea

goimenditako haitz arteko

E G U Z K I L O R E A!! " 






Jarrai dezagun egunero mundua betaurreko morez begiratzen! 
Nahi duguna izateko eskubidea dugulako! ๐Ÿ’œ

LH2KO LAGUNAK


2024(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

BOGA-BOGA MARINELA!๐Ÿ‹

 Kaixo lagunak!๐Ÿ˜€

Azken asteetan LH2ko lagunak euskal balearen๐Ÿ‹ eta euskal arrantzaleen historian murgildu gara. Garai hartan gure kostaldean baleak arrantzatzen zituztela jakin dugu. Hala nola, balearen ehiza,  ondorengo partiketa eta salmenta nola egiten zuten ere ikasi dugu. 

Gaiari amaiera ezin hobea eman diogu Pasaiako Itsas Kultur Faktoriara irteera eginez. 







Benito Lertxundiren balearen bertsoak abestia ere gogoz abestu dugu aste hauetan: 



Hurrengora arte lagunak! Pozik bizi!๐Ÿ˜œ


LH2KO LAGUNAK



2024(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

GURE TREN ULTRALASTERREAN BIDAIATU NAHI?๐Ÿš‚

KAIXO LAGUNAK! ๐Ÿ˜€

Gelan "Zer Susmo, Super?" ipuinaren๐Ÿ“– lanketa egiten ari gara. Oraingoan Super๐Ÿบ otsokumeei bere egunkari sekretua irakurtzen hasi da. Bertan, Dafne Banana๐Ÿ’ tren ultralasterreko sukaldaria ezagutzeko aukera izan dugu. 

Txundituta geratu gara tren ultralasterraren abiadurarekin, ba al zenekiten egun batean Txinatik Santiagora iristen dela? Hau dela eta, zergatik ez osatu gure tren ultralasterra? Ideia proposatu bezain laster buru belarri jarri gara lanean! 

Guztira 34 bagoieko trena osatu dugu, denetarik dugu bertan: makina gela, gidaria, komunak, logelak, jolastokia, josteko gela, diskoteka, jangela, ileapaindegia, sukaldea, robotika gela,....

LH2KO TREN ULTRALASTERRA


Gustatu al zaizue gure tren ultralasterra? Nora bidaiatuko zenuke bertan? 

Zure ametsetako bidaia ezagutu nahi dugu, animatu eta idatzi iruzkinen atalean.  

LH2KO LAGUNAK


2024(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

ILUSIOZ GAINEZKA, HEMEN DIRA GABONAK ๐ŸŽ„

 KAIXO LAGUNAK!๐Ÿ˜€

Gabonen atarian ilusioz beteriko egunak bizi genituen ikastolan. Badakizue, garai honetan kaleak eta etxeak argiz๐Ÿ’ก betetzen ditugu eta pixkanaka gabon usaina eta ilusioa nagusitu dire gure ikastolan.  ๐ŸŽ„

Hementxe egun hauetan egin dugunaren laburpena. 

Gelakideen artean mezu ๐Ÿ“ฉezkutua prestatu genuen, lagunen mezu politak jasotzea baina gauza ederragorik ba al da? ๐Ÿ˜







Ikastolaren erdigunean Olentzero eta Maridomingi euren estalpean izan genituen eta ez genuen aukerarik galdu bisita egin eta gure eskutitzak lehenbailehen emateko. ๐ŸŽ


Gelaz gela ere eskaini genien gure bertsoa gainontzeko gelei. 



Aurten bereziki dotore apaindu genuen gure ikastola. Ikusi๐Ÿ‘€ al zenuten patioan sortu genuen 5 metroko zuhaitz๐ŸŽ„ erraldoia? Gutariko bakoitzak bolatxo bat zintzilikatu genuen bertan. Izugarri polita gelditu zen!


Gabonei behar bezelako hasiera emateko, ikastola guztiko ikasle eta irakasleak kantu๐Ÿ” eskean atera ginen herriko kale eta baserrietatik. 




Aurten zenbait abesti berri gehitu ditugu kantu eskeko errepertoriora. Baina bada guztietan gure gelan abesti kuttun bihurtu dena. Zein den entzun nahi? ๐Ÿ‘‚๐Ÿ‘‚





GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU
 LH2KO LAGUNAK!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

 LH2KO LAGUNAK

2023(e)ko abenduaren 6(a), asteazkena

" ANOETAKO HERRIA EZAGUTZEN"

 KAIXO LAGUNAK! ✋

Azken asteetan buru-belarri lanean aritu gara "Anoetako herria ezagutzen" erakusketa prestatzen. Horretarako gure herriaren sorrera, kokapena, biztanleria, monumentuak, baserriak, kultura eta festen inguruko ikerketa sakona egin dugu. 









Azkenik lanak amaituta, LH1eko ikaskideei eta gurasoei erakusketa aparta aurkezteko aukera izan dugu. Gure lehen erakusketa!๐Ÿ™ˆ Urduritasun eta lotsa galantak pasa ditugun arren, hurrengorako gogoz geratu gara! Egun oso berezia izan da guretzat. 

Hementxe argazki batzuk: 












ESKERRIK ASKO ERAKUSKETARA ETORRI ZARETEN GUZTIOI! 
HURRENGORA ARTE! ๐Ÿ˜✋๐Ÿ‘





 LH2KO LAGUNAK





2023(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

IKUSI ARTE, MADDI! ๐Ÿ˜˜

 KAIXO LAGUNAK!✋

Gaurkoa agur eguna izan da gurean. Ikasturte hasieratik gurekin izan den Maddi irakaslearen azken eguna izan da. Emozioak pilpilean izan ditugu goiz osoan zehar. 

Maddi ezagutzea ikaragarria izan da guretzat. Pertsona alaia, irrifartsua, gertukoa, goxoa, lagunkoia eta oso oso langilea da! Eta pazientzia ikaragarria du! Zalantzarik gabe, ikaragarri botako zaitugu faltan Maddi. Ziur gaude etorkizun oparoa duzula aurretik eta desiatzen gaude berriz ere bide berean elkartzeko. 

Betirako izango duzu zure lekua LH2ko Anoetako lagunen eta ikastolako lankideen artean! 

๐Ÿ’œMADDI, MAITE ZAITUGU ๐Ÿ’œ





 LH2KO LAGUNAK