2024(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

DBHKOEN LEGO AURKEZPENA

 Kaixo lagunak! ๐Ÿ˜ƒ

Aste honetan DBHkoek sorpresa bat eman digute. Duela aste batzuk Lehenengo Lego Ligan parte hartu zuten proiektua aurkezteko proposamena egin digute. Poz-pozik jaso dugu gonbidapena eta erabat txundituta๐Ÿ˜ฑ geratu gara egin duten lanarekin! Bejondeizuela!! ๐Ÿ‘ ๐Ÿ˜Š










LH2KO LAGUNAK

2024(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

๐Ÿ’œMARTXOAK 8, EMAKUMEAREN EGUNA ๐Ÿ’œ

 Kaixo lagunok! ✋

Pasa den ostiralean, martxoak 8, aldarrikapen eguna izan zen ikastolan. Behingoz emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunekin amaitzeko eta emakumeen eskubideak defendatzeko aldarrikapena egin genuen. 

Guretzako gertuko emakume erreferenteak diren pertsonen argazkiekin atondu dugu ikastolako borobila. Ondoren, pertsona hauei eskertza mezua ere oparitu genien. 

Haurra, heldua, gaztea,

alaba, amama, ama,

iloba, izeba, koinata,

amaginarreba, erraina.

Langile zoro adoretsua

sorgin indartsua,

pailazo umoretsua,

borrokalari bakezalea

laguna, kuttuna, emakumea

goimenditako haitz arteko

E G U Z K I L O R E A!! " 






Jarrai dezagun egunero mundua betaurreko morez begiratzen! 
Nahi duguna izateko eskubidea dugulako! ๐Ÿ’œ

LH2KO LAGUNAK


2024(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

BOGA-BOGA MARINELA!๐Ÿ‹

 Kaixo lagunak!๐Ÿ˜€

Azken asteetan LH2ko lagunak euskal balearen๐Ÿ‹ eta euskal arrantzaleen historian murgildu gara. Garai hartan gure kostaldean baleak arrantzatzen zituztela jakin dugu. Hala nola, balearen ehiza,  ondorengo partiketa eta salmenta nola egiten zuten ere ikasi dugu. 

Gaiari amaiera ezin hobea eman diogu Pasaiako Itsas Kultur Faktoriara irteera eginez. 







Benito Lertxundiren balearen bertsoak abestia ere gogoz abestu dugu aste hauetan: 



Hurrengora arte lagunak! Pozik bizi!๐Ÿ˜œ


LH2KO LAGUNAK