2023(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

ISPILUARI BEGIRA TAILERRA

 KAIXO LAGUNOK!😊

Aste honetan UEMAko teknikarien eskutik "Ispiluari Begira" tailerrean parte hartu dugu. Bertan norberaren hizkuntza ohiturak aztertu eta hauen inguruan hausnartu dugu. 

Elkarrekin hartu ditugun hizkuntza konpromezuak ezagutu nahi? 

-  Anoetako txokoak euskaraz bustitzen jarraituko dugu 

- Lehenengo hitza euskaraz izan dadin saiatuko gara

- Atzerritik gure ikastolara edo herrira etortzen diren lagunei euskara erakutsiko diegu

Gure konpromezuak, zure ere izan daitezke. Animatu!


Hementxe tailerrean ateratako argazki batzuk ikusgai. 












LH2KO LAGUNAK




2023(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

HEMEN GARA BERRIZ ERE!

 KAIXO LAGUNAK!😊

Duela pare bat hilabete LH2ko abenturan murgildu ginen eta hemen gara berriz ere gure bloga martxan jartzeko asmoarekin.

Dakizuen bezala txoko honetan gure abenturen berri izango duzue. Aldi berean, iritziak eta iruzkinak partekatzeko txokoa ere bada beraz, bide batez parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 👐

Gure abenturaren hasiera nolakoa izan den jakin nahi? 👀 Adi ba, hortxe laburpena! 💥

Kidetzeekin hasi genuen ikasturtea.




 
Berritu berri den Laskibarreko parkera egindako goiz pasa.
Gora eta behera, salto, korri, eskalatu, tirolina,... gozatu ederra hartu genuena!




Baso Eskolara ere bueltatu gara, gure txoko sekretuan berriz ere jolasteko eta gozatzeko irrikitan geunden. Badirudi bertako bizidunak beso zabalik hartu gaituztela. Arrabio bat ikusteko aukera eta guzti izan dugu!

 
 
Irurako lagunekin kidetzea egitera gindoazela, gure pertsona kuttunei idatzitako gutunak postontzira botatzeko aprobetxatu genuen. 📮



Irurako lagunekin ikasturte hasierako kidetzea egin genuen Irurako Ikastolan. Polita izan zen udara ondoren elkar ikusteko aukera izatea. 





Kiva eguna ere ospatu dugu ikastolan. Jazarpenik gabeko ikastola baten alde: zaintza, babesa, errespetua eta bizikidetza. 



🎃Gau Beltza🎃 ospatzeko egin genituen ekintza mordoaren artean, DBHkoekin egindako kidetzean gustura jolastu genuen Oka jolasean. 
 
Hauxe izan da orain artean egin duguna. Hemendik aurrera 👀adi-adi mantendu gure txoko honetan izango baituzue gure berri. 

Ordura arte ondo izan, 

LH2KO LAGUNAK