2024(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena

GURASOEN LANBIDEAK GERTUTIK EZAGUTZEN

Kaixo lagunak! ๐Ÿ˜€

Azken asteetan L.H.2ko lagunak Txanelako irakasgaiean "Makina matxuratuta, goazen mekanikariarengana!" unitatea lantzen aritu gara. Gai honetan, inguruan ditugun lanbideak eta lanbide sektoreak ezagutu eta ikasi ditugu. 

Zuen etxeetan nork egiten dute lan? Eh, harrapatu zaitugu! Espero dugu etxean bizi zareten pertsona guztiak modu batera edo bestera etxean lanak partekatuta izatea. 

Oraingoan, etxeko lanez gain lan profesionalak badaudela ikasi dugu. Baina zer da hori? Profesionalak? Ba ea, egindako lanagatik soldata bat jasotzen denean, lanbide edo ogibide esaten diogu. Eta horiexek ezagutzea izan da unitate honen helburu nagusia baita hauek sektoreetan sailkatzea ere. 

Hauek gertutik ezagutzeko gelako gurasoak gonbidatu ditugu beraien lanbideak azaltzera.

Hementxe argazki๐Ÿ“ท batzuk:  























Oroitzapen ederra dugu pasiloetan gurasoek gure muralean utzitako mezuekin.


MILA ESKER BIHOTZEZ! BETIRAKO EZAGUTZAK ETA OROITZAPENAK OPARITU DIZKIGUZUE GU ERE ETORKIZUNEKO LANGILE IZAN GAITEZEN!



LH2KO LAGUNAK


2024(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

IPUINA KATALANEZ ๐Ÿ“–

Kaixo lagunak!

Ipuin bat entzutea beti da plan ona ezta? LH2ko lagunei izugarri gustatzen zaizkigu! Ostiralero bat entzuten dugu! 

Baina ikastolan euskaraz bizi garenez, normalean ipuinak ere euskaraz entzuten ditugu. Zenbaitetan Inmaren ahotik ingelesez ere entzuten ditugu eta tarteka gazteleraz ere. 

Oraingo honetan bisita berezi bat jaso dugu, Jaume Bordas etorri da gurera bere hizkuntzan, katalanieraz, guri ipuin bat kontatzera. Modu honetara kulturartekotasun programari jarraituz, beste urte batez  hizkuntza desberdin batean entzun dugu ipuina. 

Moltes grร cies Jaume!!๐Ÿ‘



LH2KO LAGUNAK

๐ŸŽญ UNIBERTSOAREN ANTZERKIA ๐ŸŽญ

 Kaixo lagunak!✋


Azken asteetan buru belarri aritu gara unibertsoaren inguruko sekretu guztiak ezagutzen; unibertsoaren sorrera, zortzi planetak, gure galaxia, sateliteak, izarrak, konstelazioak,...etb. Hau bai gauza erraldoia dena unibertsoa!! ๐Ÿ™ˆ

Ikasitako guztia azaltzeko UNIBERTSOAREN ANTZERKI eder bat sortu dugu LH2ko lagunen artean. Ondoren gure ikastolako txikienak eta gure familiak gonbidatu ditugu ikuskizunera. 

Hementxe argazki batzuk!! ๐Ÿ‘€









LH2KO LAGUNAK





2024(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

IRUร‘EKO PLANETARIORA IRTEERA ๐Ÿ”ญ๐ŸŒ—๐ŸŒœ๐ŸŒ๐ŸŒŒ

Kaixo lagunak!✋

Gelan unibertsoaren gaia lantzen ari garen honetan, Iruรฑeko Planetariora๐Ÿ”ญ irteera egin dugu. 

Egun ederra pasa dugu, gauza berriak ikasiz eta lagun artean gozatuz!

Hona hemen argazki batzuk ๐Ÿ“ท








LH2KO LAGUNAK