2023(e)ko abenduaren 6(a), asteazkena

" ANOETAKO HERRIA EZAGUTZEN"

 KAIXO LAGUNAK! ✋

Azken asteetan buru-belarri lanean aritu gara "Anoetako herria ezagutzen" erakusketa prestatzen. Horretarako gure herriaren sorrera, kokapena, biztanleria, monumentuak, baserriak, kultura eta festen inguruko ikerketa sakona egin dugu. 









Azkenik lanak amaituta, LH1eko ikaskideei eta gurasoei erakusketa aparta aurkezteko aukera izan dugu. Gure lehen erakusketa!🙈 Urduritasun eta lotsa galantak pasa ditugun arren, hurrengorako gogoz geratu gara! Egun oso berezia izan da guretzat. 

Hementxe argazki batzuk: 












ESKERRIK ASKO ERAKUSKETARA ETORRI ZARETEN GUZTIOI! 
HURRENGORA ARTE! 😁✋👏





 LH2KO LAGUNAK





2023(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

IKUSI ARTE, MADDI! 😘

 KAIXO LAGUNAK!✋

Gaurkoa agur eguna izan da gurean. Ikasturte hasieratik gurekin izan den Maddi irakaslearen azken eguna izan da. Emozioak pilpilean izan ditugu goiz osoan zehar. 

Maddi ezagutzea ikaragarria izan da guretzat. Pertsona alaia, irrifartsua, gertukoa, goxoa, lagunkoia eta oso oso langilea da! Eta pazientzia ikaragarria du! Zalantzarik gabe, ikaragarri botako zaitugu faltan Maddi. Ziur gaude etorkizun oparoa duzula aurretik eta desiatzen gaude berriz ere bide berean elkartzeko. 

Betirako izango duzu zure lekua LH2ko Anoetako lagunen eta ikastolako lankideen artean! 

💜MADDI, MAITE ZAITUGU 💜





 LH2KO LAGUNAK