Kaixo lagunak! 😀
Azken asteetan L.H.2ko lagunak Txanelako irakasgaiean "Makina matxuratuta, goazen mekanikariarengana!" unitatea lantzen aritu gara. Gai honetan, inguruan ditugun lanbideak eta lanbide sektoreak ezagutu eta ikasi ditugu.
Zuen etxeetan nork egiten dute lan? Eh, harrapatu zaitugu! Espero dugu etxean bizi zareten pertsona guztiak modu batera edo bestera etxean lanak partekatuta izatea.
Oraingoan, etxeko lanez gain lan profesionalak badaudela ikasi dugu. Baina zer da hori? Profesionalak? Ba ea, egindako lanagatik soldata bat jasotzen denean, lanbide edo ogibide esaten diogu. Eta horiexek ezagutzea izan da unitate honen helburu nagusia baita hauek sektoreetan sailkatzea ere.
Hauek gertutik ezagutzeko gelako gurasoak gonbidatu ditugu beraien lanbideak azaltzera.
Hementxe argazki📷 batzuk:
Oroitzapen ederra dugu pasiloetan gurasoek gure muralean utzitako mezuekin.
MILA ESKER BIHOTZEZ! BETIRAKO EZAGUTZAK ETA OROITZAPENAK OPARITU DIZKIGUZUE GU ERE ETORKIZUNEKO LANGILE IZAN GAITEZEN!
LH2KO LAGUNAK