2024(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

HARTU BI MUXU ETA GERO ARTE! 😘

Konturatzerako bi ikasturte igaro ditugu elkarrekin eta iritsi zaigu gero arte estaeko unea. Txiki zinetela iritsi zineten LH1era eta handi-handi eginda amaitzen duzue LH2. Zenbat jolas, irteera, ikasketa, abesti, dantza, goizpasa eta patio partekatu ditugun elkarrekin! Hasarretu ere egin gara tarteka! 😋 

Bidean aurrera egiteko garaia heldu da. Elkarrekin igarotako uneak bihotzaren zatitxo batean gordeko dituzuelakoan hementxe zuentzat sortu dugun bideoa.


LH2KO IKASLEENTZAT 📹


Abestiak dioen moduan, datorrenerako ilusioz bete eta onena opa dizuegu! 


JATORRAK IZATEAZ GOGORATU ETA BIZITZA GOZATU!


ZUEN IRAKASLEAK

2024(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

IRURAKOEKIN KIDETZEA ANOETAN

Kaixo lagunak!

Pixkanaka ikasturtea agurtzen ari garen honetan, goizpasa ederra egin dugu LH2 ko Irurako lagunekin. Oraingoan beraiek etorri dira gure herrira eta herriko plazan elkarrekin jolasteko aukera izan dugu. 

Goiz pasa polita igaro dugu elkarrekin! 😀









LH2KO LAGUNAK



IRTEERA HONDARRIBIRA

 Kaixo lagunak!😃

Ikasturte amaiera iritsi dela ospatzeko irteera egin genuen ekainaren 6-7 an. LH1 eta LH2ko lagunak  elkarrekin Hondarribiko herria ezagutzera eta bertan gaua pasatzera joan ginen. 

Oroitzapen ederra gorde dugu egun haietaz eta hementxe dituzue irteerako hainbat argazki 📷. Egonaldiko irudiekin sortu dugun bideoa ikusteko klikatu HEMEN 📹





















LH2KO LAGUNAK