2023(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

IKUSI ARTE, MADDI! 😘

 KAIXO LAGUNAK!✋

Gaurkoa agur eguna izan da gurean. Ikasturte hasieratik gurekin izan den Maddi irakaslearen azken eguna izan da. Emozioak pilpilean izan ditugu goiz osoan zehar. 

Maddi ezagutzea ikaragarria izan da guretzat. Pertsona alaia, irrifartsua, gertukoa, goxoa, lagunkoia eta oso oso langilea da! Eta pazientzia ikaragarria du! Zalantzarik gabe, ikaragarri botako zaitugu faltan Maddi. Ziur gaude etorkizun oparoa duzula aurretik eta desiatzen gaude berriz ere bide berean elkartzeko. 

Betirako izango duzu zure lekua LH2ko Anoetako lagunen eta ikastolako lankideen artean! 

💜MADDI, MAITE ZAITUGU 💜





 LH2KO LAGUNAK


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina